Zeinen Ederra Izango Den FEST, musikaren bidez jendearekin konektatzeko helburuarekin egingo da. Apirilaren 2an ospatuko da Bizkaia Arena BECen, eta sarrerak jada salgai daude. Zetak taldearen ‘Zeinen Ederra Izango Den’ abestiak, 2020ko konfinamenduan sortu zenak, euskal gizarte osoarekin konektatu zuen, berehala biral eginez, musika esparrutik haratago joanez eta mugimendu itxaropentsu bihurtuz. Gizarte osoarentzako jaialdi bihurtu da behin abesti soil bat bezala hasi zen proiektua, guztiak elkarrekin lan egiten dugunean zer egiteko gai garen erakusten duena, hain zuzen. Beraz, jaialdi honetan benetan garrantzitsuena denona eta denontzat izatea da, alegia, COVID-19 birusa bezala, Zeid Fest generoak, adinak, herrialdeak, klase sozialak edo arrazak ulertzen ez dituen jaialdia da.

Baieztatutako lehen taldeak:

ZETAK, TANXUGUEIRAS, GATIBU, PTAZETA, ISEO & DODOSOUND, LUNA KI, MARIA ARNAL & MARCEL BAGES, ZOO, ETS, ANNE LUKIN, DUPLA, SUA, BENGO, MOTXILA 21, ADRIANNA GAULTIER, LOS CHIKOS DEL MAÍZ, ENE KANTAK, EZPALAK, MAREN, LILDAMI.