Egurtek, Zurezko Eraikuntza eta Arkitekturari buruzko Nazioarteko Foroak, bere sarien VI edizioan izena emateko epea zabaldu du. Bertan obrarik onenak nabarmenduko dira sei kategoriatan: Eraikuntza, Barne-dekorazioa, Produktuaren Diseinua, Local-Basque Quality Zura, Argitalpena eta BEM (Bois/Egurra/Madera), azken sari hori 2020an eman zen lehenengo aldiz. Gogoratu behar da lanak aurkezteko epea otsailaren 28ko 12.00etan amaitzen dela.

2012an sortu zenetik, Zurezko Arkitekturako Sariek urtero kalitate handiko ehun proiektu jasotzen dituzte eta sektoreko aitortzarik entzutetsuenen artean kokatu dira. Egurtekek bere VI sariak banatzeko ekitaldia hartuko du eta parte-hartzaileen panelak azokaren komertzialgunean erakutsiko dira.

Ekitaldia 2022ko urriaren 19an eta 29an izango da Bilbao Exhibition Centre-n.