Albert Pla, kataluniako kantautoreak, ¿Os acordáis? izeneko ezohiko poetika suntsitzaile eta sutsuko ikuskizuna eskainiko du Arriaga Antzokian, datorren ostegunean, apirilaren 7an, 19:30etan. 12 eta 25 euro arteo prezioa dute sarrerek, jada salgai www.teatroarriaga.eus helbidean edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.  

Albert Pla musikaria da, abeslaria, aktorea, idazlea, pailazoa, bufoia… artista polifazetiko eta transgresorea, hunkitzeko, nahasteko eta harritzeko ahalmen amaigabea duena. Ez du inor axolagabe uzten. 

¿Os acordáis? Izeneko ikuskizunean, abesti berriak eta bere ibilbideko abesti enblematikoak joko ditu, bakarrizketaren batekin nahastuta. Beti bezala, bere estiloari leial, bere letrek istorio tragiko eta eldarniozkoak kontatzen dituzte, egunerokoak eta harrigarriak, delikatuak eta basatiak, gordinak eta surrealistak, non borreroa ere biktima den, baretasuna ekaitz bihurtzen den, komedia tragediarekin batera bizi den eta baretasunak gehiegikeriatan amaitzen duen.