Loraldia Festibalaren 8. edizioa

Martxoaren 7tik 27ra bitartean Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren 8. edizioa ospatuko du, berriro ere Bilbo euskal kulturaren hiriburu bilakatuz. Egitarauak kultur adierazpen anitzez jantzitako proposamenak biltzen ditu, 18 egunez Bilboko 14 gune ezberdin hartuko dituenak. Musika, teatroa, dantza, literatura, bertsolaritza, kale arteak, artea, dastaketak… Denetarik biltzen du eta, ohikoa denez, diziplina desberdinen arteko bat-egitea ere proposatzen du. Hautsi zen anphora! lema pean erreferente kulturalak eta talentu berri eta gazteak biltzen ditu, izan ere, aurtengo edizioan egun oso bat eskainiko baitzaio gazteenen sorkuntzari.