Familia-identitatea, aurreritziak, printzipioak, kontraesanak eta koherentzia… “Sagastitarrak” familiarteko komediak mahai gainean jartzen ditu kontzeptu horiek, oso modu dibertigarrian, eta Arriaga Antzokian ikusi dezakegu, urriaren 2an, 19.00etan.

Begoña Bilbao Lejartzegik zuzentzen du muntaia, eta Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri igoko dira agertokira Ramón Madaularen “Els brugarol” katalanezko lan originalaren egokitzapena antzezteko. Martin Agirre arduratu da antzezlana itzultzeaz eta euskal errealitatera hurbiltzeaz, bai izenei, bai abizenei dagokienez. Eta azken hori da, abizena, familia horretan liskarra sortu duena, eta umore garratz eta admientsuagatik deigarria den antzezlanaren argumentuaren ardatz bihurtuko da.

Sagastitarrenean -goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarrueta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.