Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Zinemaldi Fantastikoaren 28. edizioa maiatzaren 6tik 14ra bitartean ospatuko da, 47 saiorekin, “Virus-32” nazioarteko estreinaldiarekin, eta estatuko sei estreinaldirekin.
Hainbat sari emago dituzte edizio honetan ere. Prano Bailey-Bond zuzendari eta gidoilari galestarrari emango dio bere FANTROBIA saria. Zinemaldian, “Censor”, bere lehen film luzea proiektatuko da. FANTASTIKOAREN IZARRA saria Nicholas Meyer iparramerikarrarentzat izango da, besteak beste, “Los pasajeros del tiempo” eta Star Trek sagako hainbat filmen zuzendaria. OHOREZKO FANT saria Bego Vicario eta Patxi Azpillaga beteranoei emango zaie, UPV/EHUtik animaziozko zineman talentu berria sustatzen egindako lana aitortzeko.
SAIL OFIZIALA
FANTen Sail Ofizialak, 18 film ezberdin biltzen ditu: “Midnight” (2021, Hego Korea, Oh- Seung Kwon); “We Are Living Things” (2021, AEB, Italia eta Txinako koprodukzioa, Antonio Tibaldi:); “The Advent Calendar” (2021, Fra/Bel, Patrick Ridremont); “El Apego” (2021, Arg, Valentín Javier Diment): “Bloody Oranges” (2021, Fra, Jean Christophe Meurisse); “The Boy Behind The Door” (2021, AEB, David Charbonier, Justin. Powell); “The Cellar” (2022, Irl, Brendan Muldowney); “Freaks Out” (2022, Ita/Bel, Gabriele Mainetti); “How To Deter A Robber” (2020, AEB, Maria Bissell); “Let The Wrong One In” (2021, Irl, Conor McMahon); “Más Allá De Los Dos Minutos Infinitos” (2020, Jap, Junta Yamaguchi); “Pig” (2021, AEB/EB, Michael Sarnoski); “Seance” (2021. AEB, Simon Barrett); “The Secret Of Sinchanee” (2021, AEB, Steven Grayhm); “Son” (2021, Irl/AEB/EB, Ivan Kavanagh); “The Spine Of Night” (2021, AEB, Philip Gelatt, Morgan Galen King); “Wyrmwood: Apocalypse” (2021, Aus, Kiah Roache-Turner); eta, azkenik, “Y Todos Arderán” (2021, Esp, David Hebrero).
Hainbat sari banatuko dira hemen: Film Luze Onenaren FANT 2022 Saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Saria (Euskal Gidoilgileen Elkarteak emanak) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria (FAS Zineklubak emanak) irabazteko aukera dute.
FILM LABURRAK
35 proposamenekin hartuko dute parte, eta errealizadore berri eta lan berrien ikusarazi eta babestu nahi duten lau sari eskuratu ahal izango dituzte: Publikoaren Saria Film Labur Onenari (3.000 €), Nazioarteko Film Labur Onenari Epaimahaiaren Saria (3.000 €) eta Euskal Film Labur Onenari Saria (2.000 €), Sail Ofizialari dagokiona, eta Film Labur Onenari Saria (1.500 €).
FANT EN CORTO nazioarteko Sail Ofizialean parte hartzen duten film laburrak Azkuna Zentroko Auditorioan izango dira ikusgai maiatzaren 7an, larunbata, 19:50ean. Atal honetan honako tituluak parte hartuko dute: “665”, Juan de Dios Garduño Cuencarena; “Covid Love”, Rene Nuijensena; “Contretemps”, Laurine Baille, Gabriel Gérard, Lise Légier, Chloé Maingé eta Claire Sunena; “La Inquilina”, Lucas Paulino eta Ángel Torresena; “Loop”, Pablo Polledrirena; “La Luz”, lago De Sotorena; “Night Breakers”, Gabriel Campoy eta Guillem Lafozena; “Odotusaika”, Juho Fossirena; “In The Soil”, Casper Kjeldsenena; “Sintra III”, Aitor Echeverria eta Iván Casajúsena; eta “Unheimlich”, Fabio Colonnarena.
Euskal errealizadoreek sinatutako 13 film laburrak Campos Antzokian proiektatuko dira ostiralean, hilak 6, inaugurazio-emanaldiaren ondoren. Euskal Aktoreen Batasunak Euskal Film Laburretan Antzezpen Onenaren Saria emango du film labur hauetan.
FANT LABURREAN atalean parte hartzen duten laburmetraiak hauek dira: “Au Pair”, David Pérez Sañudorena; “Calma”, Jon López Martinena: “El Carné”, Xabi Vitoriarena; “Carnívoro”, Lander Castrorena; “El Cometa”, Aitor Elorriagarena; “Los Días Que (Nunca) Fueron”, Kevin Iglesias Rodríguez eta Pedro Riverorena; “Haraindiko”. Alaia Sedano Tobarrena; “Hikikomori”, Borja Cresporena; “Pasaia”, Xanti Rodrígueza:
IKUSPEGI FANTASTIKOA LABURREAN, larunbatean, hilak 7, 17:40ean, Ikuspegi Fantastikoaren Film Labur Onenaren 1.500 euroko saria irabazteko ian izango diren filmak honako hauek dira: “A Little Death”, Maria Pawlikowskarena; “Forbidden”, Anssi Korhonenena; “Good Night Mr Ted”. Nicolás Sole Allignanirena; “The Last Christmas”, Ryan Portona, “La Luna, Tomasico y Mi Abuela”, Ángel Caparrósena; “Un Minuto”, Miguel Alealderena, “El Nuevo Mundo”, Gwai Lou eta Annabel Tiurena; “O”, Dominik Balkowrena; “Orogenèse”. Axel Vendrely, Damien Barthas, Lise Delacroix, Emma Gaillon, Pierre Legargeant eta Roland Van Hollebekena; “El Semblante”: Carlos Moriana eta Raúl Cerezorena; eta “Under The Ice”, Álvaro Rodriguez Arenyrena.
IKUSPEGI FANTASTIKOA ETA DOAKO PROIEKZIOAK GÓLEM ALHÓNDIGAKO 2. ARETOAN
FANTen 28. edizioan, Golem – Alhondigako 2. aretoa izango da berriz ere IKUSPEGI FANTASTIKORAREN atalaren egoitza nagusia. Doako sarrerarekin, areto honetan zortzi film luzeren nazioarteko hamaika laburmetrai ikusteko aukera egogo da. Aldo Salvini zuzendariaren “El Corazón De La Luna” film perutarra, “Lagunas, La Guarida del Diablo” Marc Carreték zuzendu eta Joan Frank Charansonnet protagonista duen beldurrezko film espainiarra; “Opal”, Alain Bidardek zuzendua; Ignacio Lópezen “The Nanny ‘s Night” filma; Txileko “Apps”, Sandra Arriagada, Camilo León, Lucio A. Rojas, José Miguel Zúñiga eta Samot Marquezek zuzendutakoa; Espainiako “Jacinto”, Javier Camino Miguélezek zuzendutakoa; “Ovella”, Júlia Marcos Lázaro, Daria Molteni, Marc Puig Biel eta Sergi Rubio Gonzálezeko zuzendutakoa; “Tiempos Futuros”, V. Checak zuzendutakoa; eta biata “The Timekeepers Of Eternity” Erresuma Batuko filma, Aristotelis Maragkosek zuzendutakoa.
2. aretoan, halaber, FANTEKO MAISUAK generoaren izen handien omenezko zikloaren proiekzioak izango dira. Oraingo honetan Roger Cornan izango da protagonista, talentu gazteen ekoizle eta hezitzaile handia, zuzendari eta gidoilari emankorraz gain, 2009an Ohorezko Oscarra jaso zuena zinemagintzan egindako ekarpenengatik. Maisu honen lanak “Historias de Terror”, “La caída de la casa Usher”, “El Palacio de los Espiritus” eta “El Cuervo” proiektatuko dira.
Denboran zeharreko bidaien gaia jorratzen duten beste film luze batzuk ere proiektatuko ditu FANTek, hala nola Alain Resnais frantziarraren “Je t ‘aime, Je t’aime”, Jeannot Szwarc zuzendariaren “En algún lugar del tiempo, eta Nacho Vigalondoren “Los cronocrimenes”, lehen film luze arrakastatsua. Eta DOKUFANT atalean, Victor Matellanok zuzendutako “Mi adorado Monster filmaz gozatu ahal izango da.
EMANALDI BEREZIAK
Pantaila handian 50 urte betetzen dituen Alfred Hitchcocken “Frenesi” pelikula ikonikoa ikustea proposatzen du. Era berean, 40. urteurrenean, Tobe Hooperen “Poltergeist” filma proiektatuko da. Bi izenburu horiez gain, hil berri den Esteban Ibarretxe bilbotar errealizadoreari omenaldia ere egin zitzaion, “Sólo se muere dos veces” filmaren proiekzioarekin. Alex Ángulo, Rosana Pastor, José Luis Inciarte eta Sitgeseko 1996ko jaialdian Meliès d’Argent saria jaso zuen.
PALMARESA ETA EPAIMAHAIA
FANTek maiatzaren 14an jakinaraziko ditu saritutako titulu guztiak, bere palmares ofizialarekin. Zinemaldiko epaimahaiak erabakiko du. Aurten, Sail Ofizialean, Ana Murugarren zuzendari, gidoilari eta muntatzaileak; Jimina Sabadú gidoilari, idazle eta kultur kazetariak; eta Borja Santaolalla gidoilari eta zuzendariak osatuko dute epaimahaia. Ikuspegi Fantastikoa sailerako, epaimahaia Nerea Alberdi musikagile, orkestratzaile eta moldatzailea; Aitor Eneriz gidoilariak; eta Maialen Sarasua zuzendari eta editoreak osatzen dute.
Saritutako titulu nagusiak maiatzaren 14an, larunbatean, BBK Aretoan izango diren saio berezietan gozatu ahal izango dira (18:00etan IKUSPEGI FANTASTIKOAREN SAILAREN PALMARESA, eta 20:00etan Sail Ofizialaren Palmaresa).
SARRERAK
Inaugurazio galarako eta euskal film laburren saiorako sarrerak Campos Antzokian erosiko dira, bakoitza 5 euroren truke. Amaiera galarako eta palmaresaren proiekzioetarako BBK Aretoan izango dira salgai, prezio berean. Gólem – Alhondiga zinemetako 1. aretoan programatutako emanaldietarako sarrerek ere 5 euroko prezioa izango dute. Halaber, zinema-aretoetako leihatiletan 10 sarrerako sortak egongo dira eskuragarri, 25 euroko prezioan (pertsona batentzat edo batzuentzat eta saio berberetarako edo desberdinetarako). Gólem Alhóndiga zinemetako 2. aretoan sartzea doakoa izango da aretoa bete arte.
www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus