Euskarazko doako 14 proposamen berri ekarriko ditu Darabilbo programak. Martxoaren 10ean hasiko da ekitaldia, eta hilabete bereko 31 arte luzatuko da. Arropa egiteko tailerrak, zeramikakoak, gastronomikoak, museoak ikusten joatea edo literatur berbaldiak eskaintzen dira, besteak beste. Ekimen horien artean, 4 eta 12 urte bitarteko umeak dauzkaten familiei zuzendutako 6 jarduera daude. Koloretako Ziaboga jarduera martxoaren 23tik 30era bitartean egingo da, Bidarte udaltegian eta Karmelo plazan, eta hiru saio eskainiko ditu egunean, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Eekimenetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea darabilbo.eus webgunean, darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefonoan.
Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektu bat da, aisialdian euskara sustatzeko helburua duena, euskara ikasten ari direnentzat edo euskara maila hobetu eta euskaraz bizi nahi dutenentzat. 2013an abiatu zen, eta, harrezkero, askotariko jarduerak sartu ohi dira programan. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilabete guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan. Euskarazko doako jarduera horietan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren web-orrian izena ematea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).