Bilboko txistulari bandak, herriko musika bandarekin batera kontzertu bat eskainiko du Amorebieta-Etxanon. Kontzertua larunbat honetan izango da, otsailak 19, 20:00etan, Zornotza Aretoan. “Euskal Herritik bidaia” izenburupean, bi taldeen musikak Euskal Herriko hainbat txokotara eramango ditu entzuleak, Durangaldean eta Deban geldialdiak eginez eta euskal doinuen errepertorio zabalaz gozatzeko aukera eskainiz. Bi konpositore gaztek sortutako bi obra estreinatuko dira: Eros Quesada zuzendari valentziar gaztearen “Basajaun” eta Aritz Labrador Zornotzako Musika Bandaren zuzendariak berak konposatutako “Jantzan”. Sarrerak 3 euroan eros daitezke www.sarrerakzornotzaaretoa.com webgunean.