Bizkaiko herri honek Inauterietako egitaraua argitaratu berri du. Ekitaldi guztiak Orbe kardenalaren Plazan egingo dira. Otsailaren 24an, ostegunean, hasiko da festa, Eguen zuri egunarekin. Arratsaldeko bostetan Xaibor DJarekin egingo den diskofestak emango dio sarrera jaiegun hauei. Hurrengo egunean, otsailak 25 ostiralean, Hartza eguna izango da. 18:30ean Lobiano Kulturgunetik Kalejira egingo da, eguna girotzeko.
Honen ondoren otsailak 26a iritsiko da, egun garrantzitsuena. Larunbat honetan goiz goizetik hasiko dira ekintzak, zehatz mehatz 12:30etako mozorro lehiaketaren kuadrilen kalejirarekin. Ondoren, 13:00etan kalejira Irulitxa txarangarekin egongo da, horrela eguerdira iritsiz. Arratsaldean ekintzak bost terdietan hasiko dira, haurrentzako txokolatadarekin. 18:00etan Azkona taldearen eskutik haurrentzako dantzaldia ospatuko da, eta zazpietan kalejirak jarraituko du Irulitxa txarangarekin. Haurrentzako mozorro lehiaketa 19:30etan izango da. Egunari amaiera emateko, 23:00etan Los 40rekin DJ Festa egongo da.
Inauteri hauei bukaera emateko, azken eguna izango da martxoak 1, asteartea. 16:00etan egingo den haurrentzako diskotekarekin hasiko dira ekintzak. Ondoren, 18:00etan Tiritirantes taldearen eskutik “Ulterior, bidaia” kale ikuskizuna egongo da, eta zazpietanetan Erromeria Continente orkestrarekin. Bukatzeko, 23:00etan DJ Festa antolatu dute Oihan Vegarekin.