Hiriko Soinuakek bere parte-hartze marka gainditu du 3. edizioan

Barakaldoko Udalak sustatutako HIriko Soinuaken 3. edizioak bere parte-hartze marka gainditu du izen-emate epea laburragoa izan den arren. Edizio honetan 129 musika-proiektuk eman dute izena, iazko 101 proposamenaen aldean.

Aurkeztuko diren 129 proiektuak sari nagusirako hautagai izango dira. Gainera, horietatik 33k Barakaldoko artistarik onenaren saria irabazteko lehiatuko dute, 18k Berdintasun saria irabazteko eta 30ek euskarazko talderik onena izateko aukera izango dute.

Urte honetako berritze-tasa ere oso altua izan da. Izan ere, izena eman duten 129 proiektuetatik 53k lehen aldiz parte hartuko dute Hiriko Soinuak proiektuan. Osasun krisi eta krisi ekonomiko honen erdian kulturak izan duen gainbehera eta izandako oztopoak kontuan hartuta, deigarria da parte-hartzaileen kopurua. “Pandemiaren zailtasun ugari saihestu behar izan ditugun arren, hirugarren edizio hau martxan jartzea erabaki genuen taldeak laguntzen jarraitzeko unea baita, jendeak entzun ditzan aukerak emanda” esan du Jonathan Martin Barakaldoko Udaleko Gazteria zinegotziak.

Finala irailaren 25ean, larunbata, ospatuko da Barakaldo Antzokian eta 6 talde edo bakarlari arituko dira bertan. Finalera helduko diren artista horien hautaketa epaimahai profesional baten esku egongo da. Sari nagusiaren eta Barakaldoko artistarik onenaren sariko irabazleek El Drogasekin batera igoko dira oholtzara Hiriko Soinuaken festibalean, urriaren 30ean.

Ekitaldiko sarrerei dagokienez, doako sarrera egongo da baina gonbidapena erreserbatu beharko da edukiera eta segurtasun neurriak direla eta.