Bilboko Euskaraldiak agur ekitaldi bat prestatu du abenduaren 3an Azkuna Zentroan

Euskaraldia bukatzear dago eta hori dela eta Bilboko Euskaraldiak agur ekitaldi bat prestatu du biharko, abenduak 3, Azkuna Zentroan arratsaldeko 19:00etan.

Ekitaldian kultura eta mugimendu euskaltzalearekin erlazionaturiko hainbat pertsonak parte hartuko dute. Horien artean, Xabier Madariaga, kazetaria; Katixa Aguirre, idazlea; Zea Mays musika taldea, Peru del Hoyo, rap abeslaria; Ibarrekolandako ikasleak; Nagore Uriarte, kazetaria; eta Bilboko mugimendu euskaltzaleko Hirune Zabala eta Aitor Argote.

————————————————————————————————————————————————————-

Euskaraldia llega a su fin y la Euskaraldi de Bilbao va a preparar un acto de despedida mañana, 3 de diciembre, en el Azkuna Zentroa a las 19:00 horas.

En el acto participarán personajes del mundo de la cultura y el movimiento euskaltzale. Entre ellos está Xabier Madariaga, periodista; Katixa Aguirre, escritora; el grupo de música Zea Mays; Peru del Hoyo, cantante de rap; alumnos de Ibarrekolanda; Nagore Uriarte, periodista, e Hirune Zabala y Aitor Argote miembros del movimiento euskaltzale de Bilbao.