Abenduak 3, Euskararen Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna, gaur, abenduaren 3an, ospatzen da, Frantzisko Xabierkoaren heriotza dela eta. Izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta euskara zuen ama hizkuntza. Hala ere, 1930an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen lehenengoz.

Gerra Zibilaren ondoren, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak berreskuratu zuten egun hau, hizkuntzaren erabilera eta babesa bultzatzeko. Gainera, Euskaldun zaharrez gain, euskaldun berriek ere egunaren parte sentitzen dira, baita munduko beste herrialdek ere.