Otsailaren 3an San Blas azoka Abadiñon

Otsailaren 3an Abadiñon San Blas azoka ospetsua ospatzen da. Euskal Herriko nekazaritza eta ganadu azoka garrantzitsuenenetakoa den honetan abereen erakusketaz gain, artisau eta baserriko produktuen saltokiak ere aurkitzen ditugu. Azokaz gain, egitarau oparoa ekarriko ditu San Blas jaiak Abadiñora, besteak beste, umeentzako hainbat ekintza, bertsolariak eta ohikoak diren idi probak.