Gutun Zuria Bilbao 2022, martxoaren 28tik apirilaren 2ra bitartean ospatuko da. Hitzordua Zentroan eta hirian egingo da, eta Atrioan literatura, arte biziak, musika, irratia eta poesiarako plaza publikoa irekiko du. Anjel Lertxundi idazlearen “Itzuliz usu begiak” saiakeran inspiratutako titulua izango du jaialdi honek, Itzuliz usu mundua / Todo mundo es traducción / Lost and Found in Translation. 

30 proposamen baino gehiago daude programatuta, kulturaren eta sentsibilitateen arteko loturei buruz eztabaidak eta gogoetak zabalduko dituztenak, hala nola, dekolonialismoei buruz, ama hizkuntzen zereginari buruz, itzulpena eta idazketaren arteko harremanari buruz, literatur generoen mugei buruz, Atlantikoaren ertzetako zubiei buruz… eta itzulpengintza etengabean dagoen munduari begiratzen dio: esperientziak, kulturak, lurralde artistikoak, generoak, hizkuntzak eta lengoaiak, identitateak, gorputzak.

Auditorioan egingo diren elkarrizketak, gazteentzat prestatutako jarduerak, argitalpen ekoizpena, jaialdiko plaza publikoa izango den Z espazioa, Poemátika spoken word-a, online ere argitaratuko diren ekintzak, beste hainbeste jarduera, eta besteak beste Poz Pop liburutegi mugikorra antolatu ditu Gutun Zuriak aurtengo jaialdi honetarako. Gainera, Alicia Martin artistak “Transferencia” ikus-entzunezko pieza sortuko du jaialdirako.

Jaialdirako sarrerak otsailaren 23tik aurrera erosi daitezke AZ Info eta jaialdiaren webgunean: gutunzuria.azkunazentroa.eus