Euskal kanta, bluesa eta jazza Muxikebarrin

Musika izango da erabateko protagonista abenduko lehenengo asteburuan Muxikebarrin. Ostiraletik igandera, genero eta estilo anitzeko hiru emanaldi izango dira Getxoko zentroan. Abenduaren 3an, Benito Lertxundi jardungo da bertan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hori bai, kontzerturako sarrerak agortu dira.

Larunbatean blues doinuak gerturatuko ditu Groovy and The Blue Heads taldeak.

Domekan, hilak 5, pasa den utean bertan behera utzitako Pío Lindegaarden omenezko kontzertua ospatuko da Dena DeRose piano-jotzaile eta abeslaria buru jazz-hirukotearen eskutik.