“Bizitza Jokoan/ La Vida en Juego” Mugarik Gabe erakundearen erakusketa Abando geltokian aurkeztu du Metro Bilbaok. Klima-krisia eta giza eskubideen krisiaren ingurukoa da erakusketa, hamar paneletan QR baten bidez galdera-joko batera sartzeko aukera ere ematen duena. 

Gaur inauguratu dute erakusketa Abando geltokiko Vialia sarbideko korridorean Mugarik Gabe elkarteko Maite Ezquerrok, Zoiartze Puente erakusketaren ilustaraziogileak, eta Olatz Candina Metro Bilbaoko Komunikazio-buruak. Apirilaren 30era arte egongo da ikusgai Abando geltokian, ondoren maiatzan Zazpikaleak/Casco Viejon, ekainean Basaurin eta uztailan Portugaleten.

Klima-krisian eta giza eskubideen urraketan oinarritutako ilustrazioak biltzen ditu proiektuak, Latinoamerikako lau kasuren ikerketa funts dituela: Honduras, banana-errepublikatik estraktibismora, Guatemala eta uraren pribatizazioa, Kolonbia, bizitza belzten duen ikatza, eta Paraguay, soja-itsasoa eta bizitzaren itolarriak.

Klima-krisiaz eta ekin beharraz argi eta garbi eta hainbeste hitz egiten den unean, paradoxikoa da Lurra, bere eskubideak eta persona eta izaki guztien eskubideak defendatzeak bizia arriskuan jartzea ekartzea oraindik. Zehazki, paneletako batean Berta Cáceres ekintzaile hondurastarra da protagonista, ekintza biziarekin ordaindu baitzuen, 2016an hil zutenean, naturaren defentsan aritutako beste jende askori bezala.

Bizitza Jokoan bizia defendatzeagatik. Ekosistema asko daude arriskuan, klima-larrialdiak, baso- gabetzeak, meategiek, habitaten suntsiketak, kontrolik gabeko industrializazioak, ingurumena endekatzeak, eta abarrek eraginda. Klima-kriska giza eskubideen krisia ere bada; ez du mugez ulertzen, baina bai gizarte-ezberdintasunez. Ilustrazioak Zoiartze Puentek egin ditu, ikerketatik ateratako esaldiak eta datuak iruditara eroanez.