Tartean Teatroak Arriaga Antzokian estreinatuko du Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako antzerki berria. Alderrayz ari gara, Mikel Martínez eta Sandra Fdez. Aguirreren antzezpenak dituen lanaz. Asteazkena, martxoaren 9an, eta ostegunean, hilaren 10ean, egongo da ikusgai 19:30etik aurrera. Sarrerak 18 euro (beherapenekin) balio du, eta jada salgai daude www.teatroarriaga.eus helbidean edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Lanaren izenburuak Alderrayri egiten dio erreferentzia, Martínezek interpretatzen duen pertsonaiari: ehiztaria eta istorio kontalaria da, eta horretan eman du bizitza osoa, kalerik kale pertsona berezien bila, haien istorioak kontatu ahal izateko, borondatearen truke. Beti izan du horretarako sena, alderrai bizi izan da beti, askatasun osoan, baina jada ez da gaztea eta indarra galdu du, eta askatasun erradikal hori astuna bihurtzen hasi zaio. Une honetantxe bere bizitzan neska gazte bat agertu da, Alderrayren lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina gazteak ez du ezer eskatzen trukean, eta ehiztariak laguntzaile gisa onartzen du; Sandra Fdez. Aguirrek egiten du neska gaztearena. Ekintza aurrera doa kontakizun itxuraz independenteen bidez. Hasieran, kontakizun hauek ez daukate zerikusirik protagonistekin, haien bizitzatik urrun dauden pertsonaiei buruzkoak dira. Itxuraz. Baina ekintza aurrera doan heinean, narrazioak gero eta inplikazio gehiago daukate Alderray eta Morroiaren barneko munduarekin, halako moldez non, amaieran haien bizitzaren alderik esanguratsuena ezagutu eta haien minaren zergatiak ulertuko ditugun. Kontakizun bakoitza bien bizitzaren puzzlearen pieza bat da, eta ikusleak horietako bakoitza dagokion lekuan egokitu behar du. Kontakizun bakoitzak aurrekoak baino argi gehiago egingo du, baina amaieran bakarrik, azkeneko eta behin betiko pieza jartzean, azkeneko kontakizuna entzutean, orduan bakarrik ikusi ahal izango dugu esanahi osoa duen irudia.

 

……………………………………………………………………….

 

Tartean Teatroa estrena una nueva obra en el Teatro Arriaga, escrita y dirigida por Patxo Telleria. Se trata de Alderray, interpretada por Mikel Martínez y Sandra Fdez. Aguirre, y se podrá ver el miércoles, 9 de marzo, y el jueves 10, los dos días a partir de las 19:30. Las entradas valen 18 euros (con descuentos), y ya están a la venta en www.teatroarriaga.eus o en las taquillas del teatro en horario de venta anticipada.

El título de la obra hace referencia a Alderray, interpretado por Martínez, un cazador de personajes y narrador de historias que ha dedicado su vida a vagar por las calles de la ciudad a la busca de personas singulares cuyas historias poder narrar a cambio de la voluntad. Siempre ha tenido instinto para ello y ha vivido errante, en plena libertad, pero ya no es joven y ha perdido vigor, y esa libertad radical comienza a pesarle. De pronto irrumpe en su vida una joven que admira su trabajo y desea aprender el oficio junto a Alderray. La vida ha hecho del viejo cazador un misántropo huraño y asocial, pero la joven no exige nada a cambio y el cazador la acogerá como ayudante, papel que realiza Sandra Fdez. Aguirre. La acción avanza por medio de relatos aparentemente independientes. Estos relatos se refieren en principio a personajes ajenos a los protagonistas, pero a medida que progresa la acción, los relatos inciden cada vez más en la vida íntima de los dos protagonistas, de tal manera que al final habremos conocido mucho de sus vidas y entendido muchos de sus porqués. Cada relato es una pieza del puzle de la vida de ambos, y el espectador debe ir encajando cada una de ellas en el lugar que le corresponde. Cada relato nos aporta algo más de luz que el anterior, pero sólo al final, al poner la última y definitiva pieza, al escuchar el último relato, podremos contemplar una imagen con significado pleno.