54. Durangoko Azokak ateak ixten ditu

Durangoko Azokaren 54. edizioak ateak itxi ditu atzo, abenduak 8, bai zenbaki eta baita sentsazio positiboak utziz. Haien artean 110.000 bisitari baino gehiago eta 5,8 milioi euroko inpaktu ekonomikoa.

GerediaResultado de imagen de durangoko azoka 2019"ga elkartea eta Azokako guneetako antolakuntza, beraz, pozik agertu dira Durangoko Azokako 54. edizioan eman duenarekin, «lau egunez Azoka osatzen dugun guztion artean ekosistema berezi honi bizia eman diogulako».  Baina gehien azpimarratu duten datua diru-kontuak izan dira. Izan ere, 655.000 euroko aurrekontuarekin  ia 6 milioiko inpaktua lortu du ekimen honek.

Hala ere, haien esanetan aberastasuna zenbakietan baino, neurtu ezin den balioan dago: guztiok batera lortu dugun giroa. Antolakuntzak, gora-beherarik ere egon ez dela  esan du, eta eguraldiak jendea animatzera lagundu duela (ez du euririk egin).

Guneen balorazioari dagokionez zazpiek positibotzat eman dute. Bisitari askok gabonetarako erosketak egin dituzte bertan, batez ere abenduaren 6an, ostirala, non 39.000 pertsona hurbildu ziren Durangora. Pasa den urtean 1.737.000 euro gastatu zituzten erosleek, eta aurten antzeko datuak espero dira.

Are gehiago, ateak ireki ziren egunean bertan goizean, Ikasle Goiza hain zuzen ere, oso jendetsua izan zen eta  Euskal Herri osotik  milaka eta milaka ikasle etorri ziren euskal kulturaren transmizioari duen garrantzia emateko prest.

Aipatzekoak izan dira aurten Antzerki eta Dantza Laburren Jaialdia, batik bat larunbateko eguna (1000 ikusle izan zituzten), eta ostiralean ere, Kukai Dantza Taldearen «Erritu» ikuskizunarentzat sarrerak agortu ziren.  Saguganbarari dagokionez, «azken urteetako anitzena» izan dela azpimarratu dute arduradunek, eta Irudieneakoek ere arratsalde batean 1800 ikusle izatera iritsi dira.